2021/08/16

EMATEN DIDAZUN HORI (Eso que tú me das) - LELOAREN KANTA

ESKERRIK ASKO HOR IZATEAGATIK,

ZURE ADISKIDETASUNAGATIK ETA ZURE KONPAINIAGATIK,

BIZITZAK EMAN DIDAN GAUZARIK ONENA ZU ZARA.



KONPAINIAN BIZITZA ESKERTUZ

Seguru asko, norbaitek esan digu, noizbait, esker oneko pertsonak, pertsona onak direla. Zenbat aldiz sentitu dugun bihotza erabat beterik, “eskerrik asko” zintzo bat entzun dugunean.

Aurtengo proposamenak eskertzera ez ezik, zentzu handia duen eta hainbat mailatan ikus daitekeen hitz baten aurpegi guztiak bilatzen laguntzera gonbidatzen gaitu.

Imajina dezagun sei aurpegiko POLIEDRO bat, “TODAH” izenekoa, esanahi zabala duen hebrear hitza da: Eskerrik asko, esker ona, eskertzea…

Poliedro horrek gure leloa osatuko du. Ikasturtean zehar, aurpegi bakoitzean jarriko dugu arreta, ikuspegi globalean oharkabean pasa daitezkeen eskertzearen ñabardura garrantzitsuak aurkitzeko nahian.




DBHko 4.mailakoen AGURRA

Ekainaren 20ean, gure DBHko 4.mailako ikasleei hegan egiteko momentua iritsi zaie. Motxila irakaspen eta une onez beteta daramate. Zorionak ...