2022/05/15

SANTA JUANA 2022

ESKUA LUZATZEAGATIK,

KOMUNIDADEA IZATEAGATIK,

MUNDU HOBEA AMESTEN JARRAITZEAGATIK,

ERAIKITZEKO AHALMENAGATIK...

SANTA JUANA EGUN HONETAN, ZORIONAK!!!

#eskerrakematekomundubat #unmundodegracias


2022/05/07

SANTA JUANARAKO eskola guztiek egindako OTOITZA

 

Santa Juana astean TANZANIAREKIN BAT

OSTIRALEAN SANTA JUANAREN JAIA OSPATUKO DUGU.

SANTA JUANAREN ANTZERA, ESKER ONEKOAK ETA SOLIDARIOAK IZAN GAITEZEN!

IMAGINA EZAZU ESKOLA BERRI BAT,

BAINA TANZANIAN, DAR ES SALAAM HERRIAN.

GUREA BEZALAKO ESKOLA.

IMAGINATZEN DUZU GUZTIOK SANTA JUANAREN JAIA OSPATZEN?


HAUR BATEK
MAISU BATEK
LUBURU BATEK
MUNDUA ALDA DEZAKETE!
ESKER ONEKOAK IZAN GAITEZEN!

Santa Juanaren astea: ESKERRIK ASKO SANTA JUANA

1949ko maiatzaren 15ean Elizak Joanaren bizitza eta Hezkuntza Proiektua berretsi zituen. Lestonnaceko Joana santutzat joz. ESKERRIK ASKO Santa Juanak hasitako bideak aurrera jarraitzen duelako!

               

Urtero bezala, jai hau ospatzen dugu, bera eta bere hezteko berezko estilo hori posible egin duten eta egiten jarraitzen duten pertsonen bizitzak eskertuz. ESKERRIK ASKO Santa Juanak hasitako proiektuarekin jarraitzeagatik!

Santa Juanak, une bakoitzeko beharrei arreta jarriz, beti modu berrian zerbitzatzea zuen helburu. «Bizitzan eta bizitzarako heztea» nahi zuen, nola? Eskolak eraikiz, hezkuntzan indarra jarriz. ESKERRIK ASKO pertsona onak izateko eskola dugulako!

Denoi anaia-arreba egiten gaituen festa hau ospatzen dugu, Mariaren Lagundiko familia munduan zehar zabalduta baitago. ESKERRIK ASKO Santa Juanaren inguruan familia osatzen dugulako!

Mezua harri bizitan: "Oso modu naturalean Santuak babesa ematen dio neskatoari, eta honek bere eskuan harrera egiteko keinua egiten du. Horien artean oso lotura estua dago, eta horrek irribarre eginarazten dio, eta lanpararen sinboloan adierazten da" (Francesc Carulla - Eskultorea).

Itxi begiak, hartu arnasa emeki-emeki, zeure burua babestuta sentitu, Santa Juana bertan dago eta. Seguru irribarre bat aterako zaizula. ESKERRIK ASKO Santa Juana zure presentziagatik!


SANTA JUANAren aste zoriontsua izan dezagun
!






DBHko 4.mailakoen AGURRA

Ekainaren 20ean, gure DBHko 4.mailako ikasleei hegan egiteko momentua iritsi zaie. Motxila irakaspen eta une onez beteta daramate. Zorionak ...