2021/11/13

MARIA HAURRAREN jaia: Nondik dator jaia? Zer ospatzen da?

Nondik dator MARIA HAURRAREN jaia?

Azaroaren 21ean, Elizak Ama Birjinaren aurkezpena Jerusalengo tenpluan ospatzen du. Maria bizi izan zen garaietan, juduen tradizioan, ohitura zen, neskek bi urte inguru zituztenean, haien gurasoek tenplura eramatea, Jainkoari beren bizitzak aurkezteko. Horrela adierazten zuten Jainkoak nesken bizitza laguntzen eta gidatzen zuela.

Zer OSPATZEN DUGU gure ESKOLAN?

Lestonnac-eko Joanak Jainkoari bere eskolako neskatoak eskaini nahi zizkion, Jainkoaren aurrean aurkeztu eta Mariaren babespean jarri. Hau egiteko, Joanak Ama Birjinaren Aurkezpenaren festa aukeratu zuen.

1610eko azaroaren 21ean, Lestonnac-eko Joanak, bere neskatoek eta bere moja-lagunek Maria Haurraren eguna ospatu zuten lehen aldiz Bordeleko ikastetxean. Juanak neskatoen, gazteen eta erlijiosoen bizitzan MARIA egotea nahi zuen; eta horrela Mariaren ezaugarriak bizitzera gonbidatzen gaitu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

DBHko 4.mailakoen AGURRA

Ekainaren 20ean, gure DBHko 4.mailako ikasleei hegan egiteko momentua iritsi zaie. Motxila irakaspen eta une onez beteta daramate. Zorionak ...