2021/11/20
MARIA HAURRAREN JAIA 2021
2021/11/19
BERDINTASUNA lantzen NIKARAGUAn
Irungo udaletxeak FISC-ongd dela eta, Nikaraguan finantziatu duen proiektua El Pilar Ikastetxean landu dugu Maria Haurraren astean. Lucila Bergareche Madrilgo FISCko teknikaria izan genuen bisitan. Nikaraguan bizi den errealitateaz kontzientziatzen lagundu zigun (bai ikasleei, bai irakasleei). Lucilak modu didaktikoan azaldu zigun zer diren ODSak (Milaurteko Helburuak), eta, ondoren, Irungo Udalak Nikaraguan diruz lagundutako proiektua kontatu zigun.
Proiektu honen bidez, indarkeriarik gabeko eta haurren sexu-abusurik gabeko bizitza berriko komunitate bat eraiki nahi da, berdintasun-baldintzetan, Ciudad Sandinon (Nikaraguan). Nola? Haur, nerabe eta emakumeei arreta integrala emateko programa baten bidez, giza eskubideen ikuspegitik.
MILA ESKER #Irun go udaletxeak!
MILA ESKER @fisc
2021/11/18
2021/11/14
MARIAren antzera, egiten duzun guztian ESKER ONEKOA izan zaitez
Ba al dakizu zein den aurtengo LELOA? Zalantza baldin badaukazu, pista bat emango dizut: Gelan jarrita daukazu ikusgai. Konturatu al zara? BAAAAAI, “KONPANIAN BIZITZA ESKERTUZ” da. Bestaldetik ere, azaroan gaude eta, guretzako inportantea den zein festa ospatzen dugu azaroan? Asmatuko al zenuke? BAAAAAI, MARIA HAURRAREN jaia da. Bada, hilabete honetan lelo honekin arituko gara: “Mariaren antzera, ESKER ONEKOA izan zaitez”. Hilabete honetan hiru gauza interesgarri elkartzea gustatuko litzaiguke: MARIA, ESKER ONEKOA IZAN eta SOLIDARITATEA.
Eskolan urtero ospatzen ditugu bai MARIA bai SOLIDARITATEA. Ez dugu ahaztu behar MARIAk bizitzari, Jesusi eta pertsona ona izateari buruz esaten diguna, eta ez dugu ahaztu behar munduan konpartitu behar dugula. Maria Haurraren asteari beti lotzen diogu proiektu solidario bat eta jai honetan zehar hainbestetan entzungo dugun SOLIDARITATEA jorratuko dugu. Gogoratzen al duzue azken bi ikasturte hauetan bultzatzen ari garen proiektu solidarioa? Bai!!! Oso ondo, TANZANIAKO proiektua da, Mariaren Lagundiak duen ESKOLAGUNEAREN ERAIKUNTZAN.
Bestalde, dakizuen bezala bai Mariak eta baita Santa Juanak ere, gure
ingurukoekin eskuzabalak izaten erakutsi ziguten. Beraz, hilabete honetan
Mariaren ontasuna gogoratzen ari garenez, inoiz baino solidarioagoak izatera
gonbidatzen zaituztegu. Prest al gaude solidarioa izateko?
Gogora ezazu hilabete honetako leloa:
“Mariaren antzera,
egiten duzun guztian ESKER ONEKOA
izan zaitez”
2021/11/13
MARIA HAURRAREN jaia: Nondik dator jaia? Zer ospatzen da?
Nondik dator MARIA HAURRAREN jaia?
Azaroaren 21ean, Elizak Ama
Birjinaren aurkezpena Jerusalengo tenpluan ospatzen du. Maria bizi izan
zen garaietan, juduen tradizioan, ohitura zen, neskek bi urte inguru
zituztenean, haien gurasoek tenplura eramatea, Jainkoari beren bizitzak
aurkezteko. Horrela adierazten zuten Jainkoak nesken bizitza laguntzen eta
gidatzen zuela.
Zer OSPATZEN DUGU gure ESKOLAN?
Lestonnac-eko Joanak Jainkoari bere eskolako neskatoak eskaini nahi zizkion, Jainkoaren aurrean aurkeztu eta Mariaren babespean jarri. Hau egiteko, Joanak Ama Birjinaren Aurkezpenaren festa aukeratu zuen.
1610eko azaroaren 21ean, Lestonnac-eko Joanak, bere neskatoek eta bere moja-lagunek Maria Haurraren eguna ospatu zuten lehen aldiz Bordeleko ikastetxean. Juanak neskatoen, gazteen eta erlijiosoen bizitzan MARIA egotea nahi zuen; eta horrela Mariaren ezaugarriak bizitzera gonbidatzen gaitu.
2021/11/12
MARIA HAURRAREN jaia TANZANIAN ere bai
OSTIRALEAN MARIA HAURRAREN JAIA OSPATUKO DUGU.
MARIAREN ANTZERA, ESKER ONEKOAK ETA SOLIDARIOAK IZAN GAITEZEN!
IMAGINA EZAZU ESKOLA BERRI BAT,
BAINA TANZANIAN, DAR ES SALAAM HERRIAN.
GUREA BEZALAKO ESKOLA.
IMAGINATZEN DUZU GUZTIOK MARIA HAURRAREN JAIA OSPATZEN?
2021/09/20
HAITIn, BEDOUko ikastetxean kolabora ezazu
FISCren lagun horiek:
Ikasturte hasieran ondo egongo zaretelakoan,
Jakingo duzunez, abuztuaren 14an, 7,2 magnitudeko lurrikara izan zuen Haitik, eta milaka giza galera eragin zituen herrialdearen hego-ekialdean.
FISC eta Mariaren Lagundia aspalditik ari gara lanean herrialdearen ipar-ekialdean, Bedoun, Ouanaminthe eskualdeko udalerrian. Joan den hileko lurrikarak ez dio eragin ikastetxearen egiturari, baina zeharka eragin dio herrialde osoari, eta, horren ondorioz, prezioak igo dira, ziurgabetasuna eta segurtasunik eza, desplazatutako familiak...
Haititik, Mariaren Lagundiak gure laguntza eskatzen du herrialdearen ipar-ekialdeko (Bedoun) larrialdiko kanpaina honetan.
Kanpaina puntual hau lau astez egongo da irekita, eta bi ekintza-ildo espezifiko izango ditu:
1.- Elikadura-laguntza eskolako jantokitik
2.- Elikagai-laguntza 60 familiari (agian gehiago izango da, familia lekualdatuak etorri direlako)
DBHko 4.mailakoen AGURRA
Ekainaren 20ean, gure DBHko 4.mailako ikasleei hegan egiteko momentua iritsi zaie. Motxila irakaspen eta une onez beteta daramate. Zorionak ...
-
OSTIRALEAN MARIA HAURRAREN JAIA OSPATUKO DUGU. MARIAREN ANTZERA, ESKER ONEKOAK ETA SOLIDARIOAK IZAN GAITEZEN! IMAGINA EZAZU ESKOLA BER...
-
1949ko maiatzaren 15ean Elizak Joanaren bizitza eta Hezkuntza Proiektua berretsi zituen. Lestonnaceko Joana santutzat joz. ESKERRIK ASKO Sa...
